Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1391

12/2014 EBAZPENA, martxoaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzeko dena. Bertan, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatu ziren.

Martxoaren 18an egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakia onartu zuen, eta beharrezko publikotasuna emateko xedez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatzeko erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Erabakia ebazpen honen eranskinean jasota dago.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 18a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 18KO 12/2014 EBAZPENARENA
PIRINIOETAKO LAN ELKARTEA PARTZUERGORAKO EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ORDEZKARI TITULARRA ETA BERE ORDEZKOA IZENDATZEKO ERABAKIA

Akitania eskualdeak, Aragoiko Autonomia Erkidegoak, Kataluniako Autonomia Erkidegoak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Languedoc-Roussillon eskualdeak, Midi-Pyrénées eskualdeak, Nafarroako Foru Erkidegoak eta Andorrak eratu zuten Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa, 1983ko apirilaren 15ean hartu, eta urte bereko azaroaren 4an Pauen sinatutako Protokoloaren bidez.

2005eko martxoaren 17an, Jacan, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoko kideek –Andorrak salbu– sinatu zuten administrazioen arteko hitzarmen bat sinatzea Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa sortzeko, haien artean dagoen lankidetza eta elkarrekiko jarduna sustatzeko eta indartzeko.

Andorrako Printzerriaren Zuzenketa eta 2010eko otsailaren 16ko Baionako Itunari Atxikitzeko Protokoloak bidea eman zuen Mugaz Haraindiko Andorrako Erakundeak Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoari Atxikitzeko Ituna sina zezala, 2012ko azaroaren 15ean.

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoa zuzenbide publikoko erakundea da, eta nortasun juridiko propioa du, bere estatutuek eraentzen dute, eta ordenamendu juridiko publiko espainiarren pean dago. Partzuergoaren lurralde-eremua berau osatzen duten erakundeen lurraldeari dagokiona da.

Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergoko Estatutuen 9.2 artikuluan xedatzen denez, Batzorde Betearazlea, Partzuergoko erakunde bakoitzeko ordezkari titular batek eta ordezko batek osatuko dute, biak prozeduren arabera izendatuak erakunde bakoitzak erabakitzen duen denborarako.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2012ko otsailaren 28ko Erabakiaren bidez, Miguel Angel Crespo Rico (orduan Mugaz Haraindiko Lankidetzaren ordezkaria) eta Koldo Hualde Mayo (Ekonomia eta Ogasun Sailaren Ekonomia eta Plangintzako zuzendaria) izendatu zituzten Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titular eta ordezko, hurrenez hurren.

Legegintzaldi honetarako, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak beste izendapen bat eskatu du. Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari-lanak egiteko. Hain zuzen ere, Mikel Anton Zarragoitia Europako Gaietarako zuzendaria ordezkari titular izateko proposatu du, eta Kanpo Harremanetako teknikaria den Rafael Hueso Vicent, aldiz, ordezko ordezkari.

Hori dela eta, Jaurlaritzaren Kontseiluak, lehendakariaren proposamenez, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Mikel Anton Zarragoitia, Europako Gaietarako zuzendaria, Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titular izendatzea.

Bigarrena.– Pirinioetako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko Kanpo Harremanetako teknikaria den Rafael Hueso Vicent izendatzea.

Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du.


Azterketa dokumentala