Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2014ko martxoaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1390

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 3koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako udalek idazkaritzako lanpostu bat bi udalen artean mantentzeko xedez eratu zuten Elkartea desegiteko eta Elgeta eta Leintz-Gatzagako udalen arteko Elkarte bat, helburu berarekin, eratzeko dena.

Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak 1965eko urriaren 27an emandako ebazpen bidez, Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako udalak elkartzea erabaki zen Idazkaritzako lanpostua elkarren artean mantentzeko.

2013ko urriaren 29an eta abenduaren 16an izandako bileretan, hurrenez hurren, Eskoriatzako eta Leintz-Gatzagako Udaletako osoko bilkurek onartu zuten Idazkaritzako lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko helburuz osatzen duten Elkartea desegiteko prozedurari hasiera eman zekiola.

Halaber, 2013ko abenduaren 16ko Udalbatza berean, Leintz-Gatzagako Udalak Elgetako udalarekin helburu bera izango duen beste Elkarte bat eratzeko prozedurari hasiera emateko eskatzen zuen. Era berean, Elgetako Udaleko Udalbatzarrak 2013ko azaroaren 26ko bilkuran onartu zuen akordioa Leintz-Gatzaga Udalaren arteko Elkartea eratzeko, Idazkaritzako lanpostu bakarra elkarrekin manten dezaten.

Udalek aurreko akordio guztiak onartu zituzten Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 47.2 artikuluan adierazitako gehiengoaren arabera.

Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuaren 3.b) artikuluaren arabera, autonomia erkidegoei dagokie berezko dituzten arauei jarraituz beren lurralde eremuan elkarteak eta erakundeak sortu eta desegiteko erabakia hartzea (esan beharra dago, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legearen Zazpigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, lege hori indarrean jarri –2013ko abenduaren 31– baino lehenago hasitako Estatuko gaikuntza duten funtzionarioei dagozkien administrazio-prozedurak izapidetzen jarraituko direla eta ebatziko direla hasi zirenean indarrean zeuden xedapenen arabera).

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldeko iritzia eman du egindako eskaerei buruz, bai oraingo Elkartea desegiteari bai Elgeta eta Leintz-Gatzagako udalerrien artean osatutakoa eratzeari dagokienez. Bestalde, agerikoa da Elkarte hura desegiteak eta berriaren eraketak aldi bereko izapideak egiteko bide ematen dutela, inork nahi ez dituen eta herri administrazioen jardueraren eraginkortasun printzipioaren aurka doazen iragaitzazko egoerak saihestuz.

Elkartea osatzen duten udalei, egungo Elkarteko Idazkariari, Elgetako Udalari eta Elgetako Udaleko idazkariari entzunaldiaren izapidea eman ondoren, azaroaren 26ko 30/1992 Herri Administrazioen Araubide eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluaren arabera, horietako batek ere ez zuen inolako alegaziorik egin.

Biztanleriaren ezaugarriak eta kudeatutako aurrekontua kontuan harturik, bidezkoa da bai Elgeta eta Leintz-Gatzagako udalerriek osotutako Elkartearen Idazkaritza bai Eskoriatzakoa hirugarren mailakoak sailkatzea, 1732/1994 Errege Dekretuaren 2. artikuluari jarraituz.

Hori dela eta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluari eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Eskoriatza eta Leintz-Gatzagako udalek Idazkaritza lanpostua euren artean mantentzeko eratu zuten Elkartea desegitea.

2. artikulua.– Elgeta eta Leintz-Gatzagako udalek Idazkaritzako lanpostu bat elkarren artean mantentzeko Elkartea eratzea, Elgetan hiriburutza izango duena.

3. artikulua.– Elgeta eta Leintz-Gatzagako udalek osotutako Elkartearen Idazkaritza hirugarren mailakoa sailkatzea.

4. artikulua.– Eskoriatzako Udalaren Idazkaritza hirugarren mailakoa sailkatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, eta ez zaio uko egiten errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako edozein bideri.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, ukitutako herri-administrazioek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. eta hurrengo artikuluen arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpena deuseztatu edo atzera bota dezala, hala xedatuta baitago 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala