Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINDUA, 2014ko martxoaren 10ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko lehiaketaren ondorioz Jabetzako, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrietako erregistratzaileak izendatzeko dena.
Jabetza, Merkataritza eta Ondasun Higiezinen Erregistroetan hutsik dauden lanpostuak betetzeko, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak instruitutako espedientea ikusi da. Lanpostu horietarako deia 2013ko azaroaren 26ko ebazpen batez egin zen, eta 2013ko abenduaren 5ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horiek horrela, Autonomia Estatutuaren 12.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau
Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Erregistroko lanpostuak betetzeko pertsona hau izendatzea:
Gasteizko 4. Jabetza Erregistroa: Francisco Calderón Álvarez Jauna.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 10a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.