Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita zerbitzuen administrazio-kontratu hau formalizatu dela: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bulegoetan elikagai solidoak saltzeko makina automatikoak instalatzea eta kudeatzea (Espedientea: 031-2/14).
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontratazio eta Aurrekontu Atala.
c) Espediente-zenbakia: 031-2/14.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko tokia: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren egoitzak.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: esleitzeko zenbait irizpide.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: Kontratu honen izaera dela-eta, Administrazioak ez du inolako ordainketarik egingo. Esleipendunak zuzenean kobratuko die erabiltzaileei zerbitzua.
5.– Esleipena: 2014ko otsailaren 5a.
6.– Formalizazio-eguna: 2014ko otsailaren 10a.
7.– Kontratista: Vending Arábica, S.L.
8.– Esleipenaren zenbatekoa, guztira: bat ere ez (ikus 4. puntua).
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.
KONTRATAZIO-MAHAIKO LEHENDAKARIA.