Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1060

IRAGARKIA, Honen bidez, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak behean zehazten diren espedienteetan emandako ebazpenak jakinarazten dira, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legean ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen dira aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzaten. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak 10 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bere buruaren alde komenigarritzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazioak aurkezteko, eta, hala dagokio, prozeduran erabili asmo dituen frogabideak proposatzeko.

2.– Ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu epe horretan, hasiera bera ebazpen-proposamentzat hartuko da.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskura du honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 19a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala