Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1056

IRAGARKIA, behean adierazitako pertsonari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bitartez, 2011n eta 2012an egindako bi ordainketa oker Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko betebeharra ezartzen da, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Interesdunari ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan jarri dugu jendaurrean iragarkia, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat. Gainera, honako hau ohartarazten zaio:

– Zure eskura daude jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua; 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 18a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala