Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1051

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1074/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1074/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Ignacio Sánchez Vargas.

Demandatua: Roberto Lastre.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-18an, eta honako hau da haren epaitza:

Baietsi egiten dut Ignacio Sánchez Vargas jaunak jarritako demanda, eta, horrenbestez, 50 euro ordaintzera kondenatzen dut Roberto Lastre. Kopuru horrek, Kode Zibilaren 1108. artikuluan finkatutako interesa sortuko du demanda aurkeztu zenetik hara. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa ere bai, epaia ematen denetik ordainketa gutiz egin arte.

Demandatuari ezartzen dizkiot prozesuaren kostuak.

Roberto Lastre demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala