Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1050

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 1569/13 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: jabetza horizontalari buruzko 1569/13 judizio monitorioa.

Demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Itziar Gomendiourrutia Tejero.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Maria Angeles Moral Illarramendi.

Gaia: judizio monitorioa, Jabetza Horizontalaren Legea dela eta.

Aipatu judizioan, 101/2014 Dekretua eman zen, 2014-02-12an, eta honako hauek dira xedapenak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat jotzen da prozedura monitorio hau, Rodríguez Rodríguez prokuradoreak Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoaren izenean eta ordez Maria Angeles Moral Illarramendi andrearen aurka sustatua. Kuotengatik erkidegoari zor dion 450 euroko diru-zenbatekoa erreklamatzen zaio demandatuari.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Gasteizko Estrasburgo pasealekuko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

4.– Demandatua non bizi den ez dakigunez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez argitaratuz jakinarazten da ebazpen hau.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Maria Angeles Moral Illarramendi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala