Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1045

EDIKTUA, epailearen zainpean uzteko bideratutako 178/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 178/13, epailearen zainpean uztea.

Alderdi eskatzailea: Charterina Hermanos, S.L.

Gaia: epailearen zainpean uztea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

PROBIDENTZIA

Epailea: Cristina Navarro Gil andrea.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamalaua.

Juan Luis Charterina Garamendik idazkia aurkeztu zuen Charterina Hermanos, S.L. merkataritza-sozietatearen izenan eta ordezkari gisa, zainpean uzteko Zornotzako Carmen kaleko 23ko lokalaren giltzak, 2011ko ekainaren 22an zendutako Alberto Amorebieta Urizarrekin egindako errentamenduari dagozkionak.

Berretsi egin da Juan Luis Charterina Garamendi jaunak Charterina Hermanos, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako eskabidea, eta, beraz, izapideak egiteko onartzen da epailearen zainpean uzteari buruzko espedientea. Juan Luis Charterina Garamendi judizioan pertsonatutakotzat joko da, eta aurrerantzean egin behar diren jakinarazpen eta eginbideak adierazitako helbidean egingo dira.

Jakinaraz bekio zainpean uzte hori Alberto Amorebieta Urizarren jaraunspen jasogabeari. Horretarako, ediktuak jarriko dira Epaitegiko iragarki-oholean, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan aurkeztu beharreko berraztertzeko errekurtso bidez; hala ere, aurkaratu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idatziz, eta errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; baldintza horiek betetzen ez badira, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan. Kontu-zenbakia: 4688 0000 10 0178 13. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-zenbateko hori zainpean utzi izana (BJLOaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Durango (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala