Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1044

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 184/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 184/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Axa Aurora Iberica, S.A., de seguros y reaseguros.

Abokatua: Aitor Roberto Guisasola Paredes.

Prokuradorea: Lamsfus.

Demandatua: Lucia Giraldo Gonzalezen jaraunsle ezezagunak.

Gaia: hitzezko judizioa.

Goian aipatutako prozeduran, auzi-ihesean den Lucia Giraldo Gonzalezen aurka, zeinaren jaraunsleak eta haien nortasuna ez baitira ezagutzen, epaia eman zen 2013ko abenduaren 30ean.

Lucia Giraldo Gonzalez demandatuaren jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea jaraunsle horiei, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko otsailaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala