Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1042

EDIKTUA, 736/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 736/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carlos Flores Conde.

Abokatua: Francisco Javier Rodriguez Gutierrez.

Prokuradorea: Gonzalez.

Demandatua: Gestion Cafe Boulevard Bilbao 1871, S.L.U. y Ignacio Del Hierro Puerta.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-02-17an, eta honako epaitza hau du:

Carlos Flores Conde jaunak aurkeztutako demanda osorik baiesten da, eta epaian zehaztu bezala kondenatzen dira demandatuak.

Jakinarazten da ezen epaitegi honetan eskura dela epaiaren testu osoa.

Gestion Cafe Boulevard Bilbao 1871, S.L.U. y Ignacio Del Hierro Puerta demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko otsailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala