Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1040

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 315/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), neurri batzuk aldatzearen gainean jarraitutako 315/13 prozeduran epaia eman da. Susana Lopez de la Serna andreak sustatu du prozedura, Domingo Carbajo Olaso jaunaren aurka. Hona hemen epai horren idazpurua eta epaitza:

714/13 EPAIA

Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamahiruko abenduaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Susana Lopez de la Serna.

Abokatua: Sandra Arroyo Robledo.

Prokuradorea: Sonia Ramos Peñín.

Alderdi demandatua: Domingo Carbajo Olaso.

Auzigaia:

Nik, María Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu naizenak, ikusi ditut neurriak aldatzeko 315/13 auto hauek, epaitegi honetan bideratzen direnak, euretan honako hauek direlarik parteak: demandatzaile gisa Susana López de la Serna, eta demandatu gisa Domingo Carbajo Olaso. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Domingo Carbajo Olasoren aurka, Susana López de la Sernaren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut partez, eta guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 2012ko urtarrilaren 24ko Epaiaz ezarritako bisita-erregimena aldatzea erabakitzen dut, zuzenbideko bigarren oinarrian aurreikusitako zehaztapenekin bat etorriaz.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia:.......). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Domingo Carbajo Olaso demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko abenduaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala