Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1036

AGINDUA, 2014ko otsailaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zeanuriko (Bizkaia) «Zeanuri» musika-eskola publikoari 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena emateko dena.

1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena eskatuz Zeanuriko (Bizkaia) «Zeanuri» musika-eskola publikoaren erakunde-titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera 1. maila edo harrerakoa irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe publikoari:

Kode-zenbakia: 48011755

Izen espezifikoa: «Zeanuri»

Titularra: Zeanuriko Udala

Helbidea: Plaza, z/g

Udalerria: Zeanuri

Lurralde historikoa: Bizkaia

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

  • Mailak: 1., 2. eta 3. mailak.
  • Adarra:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, tronpeta, flauta eta klarinetea.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Bertakoak: txistua.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala