Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
1031

1/2014 FORU ARAUA, urtarrilaren 17koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Araua aldatzekoa.

GIPUZKOAKO DIPUTATU NAGUSIAK

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «2014ko urtarrilaren 17ko 1/2014 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko 3/1990 Foru Araua -urtarrilaren 11koa- aldatzekoa»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostian, 2014ko urtarrilaren 17an.

Diputatu nagusia,

MARTIN GARITANO LARRAÑAGA.

HITZAURREA

2011ko krisi ekonomikoa oso handia izan zenez, Gipuzkoako Lurralde Historikoan eskumena duten erakundeek hainbat zerganeurri hartu beharra izan zuten, dirusarrera publikoak handitzeko, ekonomiari suspertzen laguntzeko eta aurrekontuegonkortasuna ziurtatzeko, eta ekitatearen printzipioan aurreratzen jarraitzeko, zergazamak hobeto banatzea ahalbidetuz, eta ahalmen ekonomiko handiagoa dutenei ahalegin handiagoa eskatuz.

Neurri horien artean bat nabarmentzen da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga ekitatea lortzeko bidean aldatu eta beste zerga neurri batzuk onartzen dituen abenduaren 26ko 5/2011 Foru Arauaren 2. artikuluko 3. apartatuak jasotzen duena. Xedapen horrek, salbuespen batzuk indargabetu zituen Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari dagozkionez: ahaide zuzenentzako eta ezkontideen edo izatezko bikoteen arteko dohaintzak jasotzea eta oinordetzen, legatuen edo oinordetzarako beste eskubideen ondorioz ondasun edo eskubideak eskuratzea (heriotza kasuetako bizitzaaseguruen kontratuetako onuradunenak barne) zergapetu egingo zen aurrerantzean, 2011ko abenduaren 28tik aurrera. Zehazki, % 1,5eko tasaren arabera zergapetuko ziren, eta 220.000 euroko gutxienekoa salbuetsita geratuko zen «mortis causa» eskualdatzeetan eta bizitzaaseguruetan.

Ekitateprintzipioa finkatzearren, eta eragin txikiko neurriekin dirusarrera publiko nahikoak lortzearren, eta mota horretako irabazizko eskualdaketetan (bai «inter vivos» bai «mortis causa») gure inguruko administrazioetan ezartzekoa den zergatratamenduaren arabera, komeni da ahaide zuzenen eta ezkontideen edo izatezko bikoteen arteko dohaintzentzako eta oinordetzentzako ezarritako araubidea ñabardura batzuekin mantentzea, bai eta pertsona horiek heriotza kasuetan bizitzaaseguruetatik zenbatekoak eskuratzeko ezarritako araubidea ere.

Foru-arauaren proposamen honen bidez, ahaide zuzenentzako eta ezkontideen edo izatezko bikoteen arteko «mortis causa» eskualdaketa horien eta bizitzaaseguruen ondorioz jasotako zenbatekoen tributazioa aldatzen da, eta % 1,5eko zergatasaren arabera tributatzen jarraitzen dute, baina minimo salbuetsia oinordeko bakoitzeko 400.000 eurora igotzen da.

Artikulu bakarra. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Bat. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauaren 19. artikuluko 2. apartatua aldatuko da, eta honela idatziko da:

«Aurreko apartatuan xedatutakoaren kaltetan gabe, «mortis causa» eskurapenetan oinarri likidagarria kalkulatuko da oinarri ezargarriari 20. artikuluko 1. zenbakian jasotako ahaidetasun mailak kontuan hartuta dagokion murrizpena aplikatuta. Hau izango da murrizpena:

a) 400.000 euro, I. taldean sartutakoentzat.

b) 16.150 euro, II. taldean sartutakoentzat.

c) 8.075 euro, III. taldean sartutakoentzat.

Minusbaliotasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoa duten pertsonek eta mendetasun egoeran daudenek egindako eskurapenetan 80.000 euroko murrizpena aplikatuko da, kausatzailearekiko ahaidetasun mailagatik bidezkoak izan litekeenak eragotzi gabe.

Ondorio horietarako, ulertuko da pertsona minusbaliatuek edo mendetasun egoeran daudenek murrizpenerako eskubidea dutela, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkaria aplikatzeko eskubidea zerga horren araudiaren arabera baliatzen dutenean.

Bi. Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauaren 19. artikuluko 4. apartatua aldatuko da, eta honela idatziko da:

«Bizitza aseguruak direla-eta jasotako kopuruen eskurapenetan, oinarri likidagarria lortzeko honako murrizpenak aplikatuko dira oinarri ezargarrian:

A) Kontratatzailearen edo aseguru hartzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera:

a) 400.000 euro, I. taldean sartutakoentzat.

b) 16.150 euroko murrizpena, bai eta gainerako kopuruaren % 25ekoa ere, II. taldeko ahaidetasun maila denean.

c) 8.075 euroko murrizpena, III. taldeko ahaidetasun maila denean.

Aseguru kolektiboetan edo enpresek beren enplegatuen alde kontratutako aseguruetan, aurreko murrizpenak aseguratuaren eta onuradunaren arteko ahaidetasunaren arabera aplikatuko dira.

Murrizpen horretaz gozatu ahal izateko, polizan aurreikusitako ezbeharra gertatu baino gutxienez bi urte lehenago hitzartua behar du izan aseguruak, hura modu kolektiboan hitzartu ez bada behintzat.

B) % 100eko murrizpena egingo da, jasotako kopuruak terrorismo ekintzak nahiz nazioarteko giza edo bake laguntzako misio publikoetan emandako zerbitzuak direla medio hitzartu diren bizitza aseguruen ondorio direnean.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga.

Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 11ko 3/1990 Foru Arauari lehenengo xedapen gehigarria eransten zaio, honako hau dioena:

«Lehen xedapen gehigarria. Parekatzeak.

1.– Parekatze hauek ezartzen dira foru arau honetan xedatutakoaren ondorioetarako:

a) Pertsona adoptatuekin parekatzen dira harrera iraunkorrean edo adopzio aurreko harreran hartutako pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan.

b) Adoptatzen duten pertsonekin parekatzen dira harrera iraunkor bat edo adopzio aurreko harrera bat egiten duten pertsonak, legedia zibilaren arabera eraturiko harreren kasuan.

2.– Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako parekatzeak zerga honen elementu guztietan aplikatuko dira.»

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Indarrean sartzea.

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean, eta data horretatik aurrerako sortzapenentzako eraginak izango ditu.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Gaikuntza.

Foru Aldundiari baimena ematen zaio foru arau hau garatzeko eta ezartzeko beharrezko xedapenak emateko.


Azterketa dokumentala