Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1027

IRAGARKIA, Honen bidez, Andago Ingeniería, S.L. sozietateari jakinarazten zaio Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2013ko urriaren 14ko Ebazpena, dirua itzultzeko espedientea ebazten duena, Andago Ingeniería, S.L. sozietatearen aurka.

Espediente-zenbakia: ER-2010/00035.

Andago Ingeniería, S.L. sozietateari (Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, 103. eraikina, 48170, Zamudio, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio ezen bi hilabetekoa izango dela dirua itzultzeko epea, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioena betez egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Andago Ingeniería, S.L.), espediente-zenbakia (ER-2010/00035), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Zamudioko Udaletxeko iragarki-taulan jarriz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluaren ondorioetarako (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 13a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala