Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1026

IRAGARKIA, 2014ko otsailaren 12koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez jendaurrean jartzen baita eskaera bat aurkeztu dela Amurrio-Orduña Barambio 13.2 kV-ko aireko linea elektrikoaren 4. zirkuituko 9079 eta 9091 euskarrien artean zortasuna zabaltzeko, Arabako Lurralde Historikoko Amurrio, Urkabustaiz eta Zuia udalerrietan, zuhaitzik gabeko zerrenda handiagoa izate aldera.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 27. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako; eta testu horretako azken xedapenetarik lehenengoan, 1957ko apirilaren 26ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, eta Arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da aipatu instalazioari buruzko jarduketa hau, hain justu ere eskatzailearen arabera desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatzarekin batera.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.; helbidea: San Adrian etorb., 48, Bilbao.

– Erreferentzia: RS 01-19137 (18034) / AT-H-2014-3.

– Xedea: zuhaitzik gabeko eremu zabalagoa izatea, aipatutako linea elektrikoa eta haren deribazioak handik igaro daitezen, betiere Arboladietan zehar aireko lineak pasatzeko preskripzio espezifikoak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA) ezarritakoa betez.

– Jarduketaren ezaugarri nagusiak: linea elektrikoaren trazaduran, zuhaitzak inausi eta botatzea, espedientean jasotako proiektuari jarraituz.

– Linearen eta haren deribazioen ibilbidea: Amurrio, Urkabustaiz eta Zuiako udal-mugarteak.

– Proiektu honek eragindako ondasun eta eskubideak: iragarkiaren eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 14.021 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, dagokion udaletxean edo Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 3., Vitoria-Gasteiz) proiektua aztertu dadin, eta, bestetik, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, erreklamazioak (bi ale) aurkeztu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 12a.

Lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala