Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1021

IRAGARKIA, prentsan, irratian, telebistan eta kanpo-publizitatean immigrazioari buruzko kanpaina bat egiteko publizitate-espazioak erostea helburu duen kontratua esleitzeko dena (Espedientea A-009/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-009/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: hilabete bat, kontratua izenpetu eta biharamunetik hasita. Iragarkia 15 egun naturaletan erakutsiko da, eta, ahal dela, apirilean.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: prezioa da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 148.760,33 euro + 31.239,67 euro, BEZari dagozkionak; guztira, 180.000 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01.64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 17a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Eskatzen den sailkapena: ez.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 17a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutun-azal aurkeztu beharko dira –«A» eta «B»–, administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: eskura aurkeztu beharko dira Enplegu eta Gizarte Politiketako Erregistroan (Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua); edo, bestela, postaz bidali beharko dira, ezarritako epearen barruan. Postaz bidaliz gero, posta-bulegoan justifikatu egin beharko da bidalketa-eguna, eta eskaintza bidali izanaren berri eman beharko zaio kontratazio-organoari, posta elektroniko edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, horren berri eman beharko da, 945 01 64 13 telefonora deituta, komunikazio hori ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, eskaintza ekonomikoaren gutun-azalak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela (Eusko Jaurlaritzaren egoitza).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2014ko martxoaren 24a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, eta deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala