Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1018

19/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, zeinaren bidez urgentziazko deklaratzen baita Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak honako eskubide eta ondasunak okupatzea (nahitaezko desjabetzea): «Sestaoko 2. Jardun-unitate isolatua (JUI-2), Karrantza Kalea» izeneko proiektua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, «Sestaoko 2. Jardun-unitate isolatua (JUI-2), Karrantza Kalea» izeneko proiektua formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.

2013ko ekainaren 26an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak nahitaezko desjabetzearen espedientea hastea zein ondasun eta eskubideen zerrenda 15 egunez jendaurrean jartzea erabaki zuen, eta, horretarako, iragarkiak argitaratu zituen 2013ko abuztuaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (151. zk.), Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (132. zk.) eta prentsan. Halaber, 2013ko ekainaren 26an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak urgentziaz okupatzeko adierazpena, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta bost alegazio aurkeztu dira, administrazio-espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:

Diru-ahalmen gutxien duen biztanleria-taldeari etxebizitza duina eta prezio eskuragarrian bideratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Sestaoko 2. Jardun-unitate isolatua (JUI-2), Karrantza Kalea, 1-4» izeneko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea (nahitaezko desjabetzea). Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala