Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1017

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizioari zuzenduriko diru-laguntzak esleitzen dituena (EIMA 1).

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2013ko irailaren 2an emandako Aginduan (EHAA, 2013-09-16) zehaztutakoari jarraituz bete beharreko prozedurak bete ostean eta, aldi berean, Agindu horren 26. artikuluan finkatutako Ebazpen-batzordearen proposamena ontzat emanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatutako ikasmaterialei ondoan zehazten zaien diru-laguntza ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, laguntza-deialdiaren baldintzaren bat betetzen ez dutelako.

Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea, ikasmaterial horiei legokiekeen diru-laguntza seiehun (600) eurotik beherakoa delako.

AZKEN XEDAPENA

Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Ebazpenaren berri emanaz jasotako idatzizko jakinarazpena eskuratutako egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 10a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala