Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1006

22/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.

6 urteko agintaldia 2014ko otsailaren 1ean amaitu zenez, batzordekide izateari utzi behar dio, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 eta 8.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta eskerrak ematea egin duen lanagatik.

Bigarrena.– Esandakoa gorabehera, aipatu batzordekideak dagozkion egitekoak beteko ditu, harik eta agintaldi berria beteko duen ordezko batzordekidea karguaz jabetu arte.

Hirugarrena.– 2014ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala