Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
851

IRAGARKIA, «Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneo Arroko Bulegoari dagozkion obra hidraulikoen osasun-segurtasun arloa koordinatzeko lanak» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/012A/2013).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/012A/2013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: «Uraren Euskal Agentziaren Mediterraneo Arroko Bulegoari dagozkion obra hidraulikoen osasun-segurtasun arloa koordinatzeko lanak».

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2013ko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 215. zk.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hamabost mila bostehun eta laurogeita lau euro eta lau zentimo (115.584,04), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko otsailaren 12a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2014ko otsailaren 13a.

c) Kontratista: Ingiopsa Ingenieria, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamazortzi mila seiehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogei zentimo (58.692,80), BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 13a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala