Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2014ko otsailaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
830

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan «Fundación José Antonio Garay» fundazioaren estatutuetako 3. artikuluan (fundazioaren helburuak) egindako aldaketa inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko abenduaren 16an, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan ondoko eskritura publikoaren kopoia bikoitz baimendua eta bi kopia sinple: erabakiak publikoak izan daitezen, Fundazioaren idazkaria (patroia ez dena) denez, haren izenen eta ordez Martin Lecanda Araquistain jaunak egiletsitakoa, 2013ko abenduaren 11n, Bilboko notarioa den Manuel Garcés Pérez jaunaren aurrean (Protokolo-zenbakia: 3374).

Eskritura publiko horretan sartu zen Martin Lecanda Araquistain jaunak –fundazioaren idazkari (patroi ez dena) gisa, eta lehendakariaren oniritziarekin– 2013ko abenduaren 5ean –Gordexolan– emandako ziurtagiria, 2013ko abenduaren 3an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, aho batez onartu baitzen fundazioaren estatutuetako 3. artikulua aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluaren idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2014ko urtarrilaren 22ko Ebazpena eman du, babeslaritza-funziotan jardunez eman ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, Fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 31.1 artikuluarekin.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación José Antonio Garay.fundazioaren Estatutuetako 3. artikuluaren aldaketa –fundazioaren helburuen gainekoa– onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskrituran jasota dago zein den aldatutako artikulua. Eskritura horren zehaztasunak; Fundazioaren idazkaria (patroia ez dena) ez denez, haren izenen eta ordez Martin Lecanda Araquistain jaunak egiletsitakoa, 2013ko abenduaren 11n, Bilboko notarioa den Manuel Garcés Pérez jaunaren aurrean (Protokolo-zenbakia: 3374).

Estatutuen 3. artikulua (fundazioaren helburuen gainekoa) aldatzearen ondorioz, hauek dira helburuak, eguneratuta:

«Jose Antonio Garay Fundazioak honako helburu hauek ditu:

1.– Kirola, oro har, sustatu, babestu, bultzatu eta finantzatu, eta, batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoko bertako kirol-modalitateak; Bizkaiko Lurralde Historikoko eta bere udalerrietako zabalkundearen mesederako kirol-kluben jarduerak eta kirol-ekitaldiak babestu; eta kirol instalazio berriak eraiki eta daudenak eraberritu, egokitu edo artatu.

Helburu zabal horien barruan, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:

Adibide modura:

1) Gordexolako Euskal Pilotaren Eskola babestu eta mantendu.

2) Udal titularitatekoa den Gordexolako frontoia mantendu eta kontserbatu.

3) Euskal pilotarekin lotutako txapelketak eta probak antolatu.

4) Fundazioaren berezko xedeak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.

2.– Arkitekturaren aldetik garrantzitsuak diren Bizkaiko ondasun higiezinak mantentzeko, eraberritzeko edo hobetzeko lanak sustatu, babestu, burutu, bultzatu eta finantzatu, batez ere ondasun kultural izendatuta dauden higiezinak (Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera).

Helburu zabal horien barruan, honako ekintza garrantzitsu hauek gauzatuko ditu laster:

Adibide modura:

1) Gordexolako udalerrian dagoen “Oxirando dorrea” berriztatu eta mantendu, gerora interes orokorreko helburuetarako erabili ahal izateko.

2) Gordexolako San José Komentua mantendu eta artatu.

3) Gordexolako udalerriko eliz parrokia mantendu eta artatu.

4) Fundazioaren berezko xedeak gauzatzeko lagungarri izan daitekeen beste edozein.

3.– Eliza Katolikoaren premiak ekonomikoei aurre egiten aktiboki parte hartu eta haiek finantzatzea, parrokien, erlijiosoen komentuen eta zenbait kongregazioren alde ekarpen ekonomikoak egitez, eta oro har erlijio katolikoa zabaltzeri lotutako erakundeen alde, betiere Gordexolaren esparruan eta inguru herrietan.

4.– Gordexola udalerriko eta bere inguruko erakunde eta elkarteak sostengatu eta finantzatzea, baldin eta haien helburua hau bada: hirugarren adineko pertsonak edo minusbaliotasun fisikoak eta psikologikoak dituztenak zaindu eta artatzea.

Laguntza horiek honako hauentzako izan ahalko dira: asiloak, eguneko zentroak edo titularitate publiko edo pribatuko beste edozein elkarte edo establezimendu, zehazki, hirugarren adinekoak edo minusbaliotasunak dituztenak zaindu eta artatzeri lortutako helburua dutenak».

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala