Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
648

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Zouaouia Lazreg.

Alderdi demandatua: Fouzi Belbachir.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan autoa eman da 2014ko urtarrilaren 16an. Hau diote xedapenek:

XEDAPENAK

Fouzi Belbachir-en eta Zouaouia Lazregen arteko dibortzioa deklaratzen da, berezko dituen legezko ondorioekin.

Neurri hauek hartzea erabaki da, bien arteko harreman pertsonalak eta ondareari buruzkoak arautzeko:

1.– Semearen zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio.

2.– Aitaren aldeko bisita-erregimena bertan behara gelditzen da.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta adierazi ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela.

Ebazpena irmo bihurtzen denean, bidal bedi ebazpen honen lekukotza, Erregistro Zibil Zentralean inskriba dadin.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:....................). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4, 164. eta 497.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala