Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
647

EDIKTUA, Bilboko (Bizkaia) Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegiko 455/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Judizioa: 455/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Allianz Seguros y Reaseguros, S.A.

Abokatua: Pedro Maria García Ibaceta.

Prokuradorea: Patricia Calderon Plaza.

Demandatua: Adolfo Lopez Iglesiasen jarauspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunak.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean, epaia eman da, 2014-01-14an, eta hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 233.957,03 euro gehi dagozkion legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Demandatu diren Adolfo Lopez Iglesiasen jarauspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo bizilekuak ezezagunak direnez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala