Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
646

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 8/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Behin-behineko neurriak: 8/13-G

Alderdi demandatzailea: Luisa Fernanda Fajardo Ramirez.

Alderdi demandatua: Roberto Eduardo Argüello Tufiño.

Gaia: behin-behineko neurriak.

14/13 autoa, behin-behineko neurriei buruzko 8/13-G prozeduran emana. Luisa Fernanda Fajardo Ramírez andreak eskatuta bideratu da prozedura hori, Roberto Eduardo Argüello Tufiño jaunaren aurka, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian. Auto horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu (773.3 artikulua PZL).

Roberto Eduardo Argüello Tufiño demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri (PZL, 773.3 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala