Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
644

EDIKTUA, oro har kontratuen gainean bideratutako 805/13 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 805/13.monitorioa, jabetza horizontala.

Alderdi demandatzailea: Andia Mendiaren kaleko 5. zenbakiko Jabekideen Erkidegoa.

Alderdi demandatua: Ibai Ruiz Gonzalez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Andia Mendiaren kaleko 5eko jabekide-erkidegoak Ibai Ruiz Gonzalezen aurka bideratutako prozesu monitorioa. Gaia: 553,55 euro (jabekide-erkidegoari ordaindu gabeko kuotak), eta 241,77 euro (ordainketa aurretiko errekerimendu-gastuak) erreklamatzea.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Helaraz bekio Andia Mendiaren kaleko 5 zenbakiko Jabekideen Erkidegoari, hala behar bada betearazpena agintzea eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0030 0011 0000 08 0805 13). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala