Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
643

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 709/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

188/13 EPAIA

Epailea: Marta Fernandez Molina.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita bia.

Alderdi demandatzailea: Jorge Manuel Hernandez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Multiservicios Construmar, S.C.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Manuel Hernandez Jorgek aurkeztutako ahozko judizioko demanda, auzi-ihesean den Multiservicios-Construmar, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua demandatzaileari 1.415,40 euro ordaintzera kondenatzen dut, gehi demanda aurkeztu zenetik, hau da, 2013ko maiatzaren 21etik ebazpen hau eman arte sortutako diruaren legezko interesak.

Eta, epaiak betearazteari dagokionez PZLaren 576. artikuluan aurreikusitakoaren aurka egin gabe, ebazpen honen egunetik ordainketa osoa egin arte, baldin eta agindutakoa borondatez betetzen ez bada.

Errentak erreklamatzeko egintza osorik baietsi denez gero, egokia da demandatuari kostuak ezartzea, PZLren 394.1 ex artikulua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455. artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamhiruko urriaren hogeita bian.

Multiseguros Construmar, S.C. non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 16a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala