Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
642

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 398/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela eta, Bilbao Cía. de Seguros y Reaseguros-ek sustaturik, Inversiones Bidelan, S.L.ren aurka Tolosako Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 398/13 hitzezko judizioaren prozeduran epaia eman da, zeinek honako idazpuru eta epaitza hau baititu.

16/14 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Bilbao Cía. de Seguros y Reaseguros.

Abokatua: Nora Esnaola Barrena.

Prokuradorea: Maria Vega Perez Arroyo.

Alderdi demandatua: Inversiones Bidelan, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Vega Pérez Arroyo prokuradoreak, Bilbao Compañía de Seguros y Reaseguros enpresaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Inversiones Bidelan, S.L.ren aurka. Beraz, Inversiones Bidelan, S.L. kondenatzen dut, honako hauek ordaintzera: mila, laurehun eta hirurogeita lau euro eta zortzi zentimo (1.464,08) gehi demanda jarri zen egunetik aurrera sortutako legezko interesak.

Prozedura honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Inversiones Bidelan, S.L. demandatuari behar bezala jakinarazteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala