Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
639

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu eta argitara ematen duena. Dekretu horren bitartez, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen da.

Segurtasuneko sailburuaren 2013ko apirilaren 19ko Aginduaren bidez (2013ko maiatzaren 6ko EHAA, 85. zk.), uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren bidez sortutako Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera aldatu zen eta argitara eman (168/1998 Dekretua, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta horiek erabiltzeko erregimena garatzekoa).

Ertzaintzaren egitura onartzeko Segurtasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 20ko Aginduaren ondoriozko antolaketa-aldaketei erantzuteko (2013ko abenduaren 9ko EHAA, 233. zk.), beste aldaketa batzuk egin behar dira; hori dela eta argitaratzen da Bideozaintza eta Askatasunen Batzorde horren osaera berria.

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordearen osaera hauxe da:

– Lehendakaria: Juan Luis Ibarra Robles jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria.

– Juan Ramón Calparsoro Damián jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia, edo haren ordezkoa.

– José Francisco Etxeberria Guridi jauna, bere dohainak direla-eta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak aukeratutakoa (ordezkoa: Gema Varona andrea).

– Segurtasun Saileko Ertzaintzako zuzendaria (ordezkoa: Ertzaintzako burua).

– Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria (ordezkoa: Idazkaritza Orokorreko burua).

– Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria (ordezkoa: Trafikoko zuzendaria).

– Bideozaintza eta Askatasunen Batzordeko idazkaria: Segurtasun Sailari atxikitako letradua, Segurtasuneko sailburuak izendatua.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala