Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
637

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 24koa, Merkataritzako zuzendariarena. Honen bidez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan arautu ziren diru-laguntzen 2013ko ekitaldiko onuradunen zerrenda jakinarazten da. Agindu horren bidez, Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzen programa arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, esleipendunei ebazpenaren berri eman ondoren, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduaren 15. artikuluak 2. puntuan xedatutakoaren arabera, Merkataritzako zuzendariak, hau

EBAZTEN DU:

Artikulu bakarra.– Argitaratzea Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko uztailaren 28ko Aginduan –Hiri Merkataritzaren Kooperazio, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideraturiko laguntzak arautu zituena– eta Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 29ko Ebazpenean –deialdia honen bidez egin zen– aurreikusitako laguntzen 2013ko ekitaldiko onuradunen zerrenda Merkataritzako zuzendariaren ebazpenaren arabera. Ebazpen hori, honekin batera doan zerrendako esleipendunei jakinarazi zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 24a.

Merkataritzako zuzendaria,

JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala