Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
636

7/2014 DEKRETUA, otsailaren 4koa, zeinen bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak onartzen dituen Dekretua.

Uztailaren 26ko 178/2011 Dekretuaren bidez, onartu egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendak.

Lanpostuen zerrendak Justizia Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko txostena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 521., 522. eta 523. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Hori dela eta, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez –hala jasota baitago Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluan–, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 4an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Idazkaritzako lanpostu-zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude jasota.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 4an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala