Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

28. zk., 2014ko otsailaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
634

14/2014 EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 29koa, Bidasoako ESIko Zuzendari Gerentearena, honen bidez, deialdia egiten da Area Kirurgikoa Zerbitzuko buru sanitarioaren lanpostu bat lehiaketaren bitartez betetzeko Bidasoako Erakunde Sanitario integratuko mailan.

Area Kirurgikoa Zerbitzuko buru sanitarioaren lanpostua hutsik dago Bidasoako ESIko mailan. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1977 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek lanpostu hori lehiaketa bitartez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du, honako oinarrien arabera:

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutario, funtzionario edo lan-kotratudun finkoa izatea Osakidetzako edozein zerbitzu erakundetan, edo pertsonal funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, eta A1 lanbide-taldekoa izatea.

b) Titulazio hau edukitzea: Medikuntza lizentziatura, kirurgia orokorra espezialitatearekin.

c) 3 urteko lan-esperientzia izatea gutxienez.

2.– Merituen baremoa (gehienez 60 puntu).

Merituen balorazioa bi fasetan egingo da.

2.1.– Proiektuak eta bere defentsa (gehienez 30 puntu).

Fase honen oinarria da epaimahai kalifikatzailearen aurrean Bloke kirurgikoaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko jendaurreko Memoria-Proiektuaren azalpena eta izangaiarekin elkarrizketa egitea.

2.2.– Merituen balorazioa (gehienez 30 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:

– Lanbide esperientzia.

– Kudeaketan esperientzia.

– Prestakuntza, irakaskuntza eta ezagutzen zabalkuntza:

– Etengabeko prestakuntza espezialitatean.

– Gradu-ondoko prestakuntza.

– Jarduera zientifikoa.

– Irakaskuntza-jarduera.

3.– Euskararen ezagutza (gehienez 6 puntu).

Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskaerak aurkeztea eta epea.

Interesdunek eskabideak Bidasoako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara, Zubieta soroa, Mendelu auzoa, 20280 Hondarribia, bidali beharko dituzte, 10 egun balioduneko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin bete eta dokumentatutako «curriculum vitae»-arekin batera Bidasoako ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali beharko dute. Dokumentazioa honelakoa izan behar da:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatuta.

b) Funtzionario edo langile estatutario izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Eskatutako titulazioaren fotokopia konpultsatua.

d) Egindako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiril eguneratua, deialdia EHAAn argitaratu zen eguneko kategoria zein den adierazita.

e) Bete nahi den zerbitzuko kudeaketari buruzko txosten-proiektua.

f) Meritu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea, CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta dagoen guztia, baina izangaiak eskabidean adierazi behar du hori horrela dela.

5.– Epaimahai kalifikatzailea.

Epaimahaia osatuko da, epaimahaiburu zuzendari gerente edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Zuzendari Medikoa, Pertsonaleko zuzendaria (idazkari izango dena, hitz egiteko eskubidez eta botoarekin) eta kide bi, izangaiei eskatutako titulazioa izan beharko dutenak eta, lehentasunez, hautagaiei eskatutako espezialitatea.

Epaimahaiaren saio bakoitzean dagokion akta jasoko da. Bertan, honakoa adierazi beharko da: izangaien izenak, baremazio irizpideak, merituen baremoaren atal bakoitzean emandako puntuazioa eta emandako puntuazioa guztira.

Era berean, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak ere jasoko dira, hala badagokio.

6.– Hautaketa-prozedura.

Epaimahaiak baloratu egingo du izangaiek dagozkion epe eta moduan aurkeztutako dokumentazioa.

Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren Iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merituak eta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak.

Deialdiko lanpostua lortzeko eskatutako gutxieneko puntuak 30 izango dira.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Epaimahaiak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetza-Euskal Zerbitzuko Bidasoako ESIko Zuzendari Gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da, Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko dena. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ebazpen honek ondorioak izango ditu Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendari Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hondarribia, 2014ko urtarrilaren 29a.

Bidasoako ESIko zuzendari gerentea,

M.ª ICIAR PEREZ IRAZUSTA.


Azterketa dokumentala