Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
589

IRAGARKIA, Buona Fortuna, S.L.ri The End diskotekaren aurka 01-OT-A-2013-82 zenbakidun erreklamazio espedientea ireki dela jakinarazteko eta alegazioak aurkezteko epearen berri emateko.

Buona Fortuna S.L.ri (IFK: B-01254280) ezin izan zaio jakinarazi ohiko moduan eta bere azken helbidean (Florida kalea 39, Vitoria-Gasteiz), irailaren 22an The End diskotekaren aurkako erreklamazioa aurkeztu zela. Horregatik argitaratzen dugu iragarki hau, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Lege Oharra: iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 eguneko epea duzue komenigarritzat jotzen dituzuen alegazioak egiteko eta, nahi izanez gero, dokumentazioa aurkezteko. Espedientea zuen eskura duzue Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea, 2, 4. solairua, Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 21a.

Lurralde ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala