Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
588

IRAGARKIA, 2014ko urtarrilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Ormaiztegi-Hernani, 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren eta haren deribazioen babes-eremuko zortasuna zabaltzeko proiektua, honako udalerri hauetan egiteko dena: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Tolosa, Alegia, Alzo, Hernialde, Anoeta, Urnieta, Irura, Villabona, Aduna, Andoain eta Hernani, Gipuzkoako Lurralde Historikoan.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan ezarritakoarekin bat etorriz: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, Sektore Elektrikoari buruzko 2011ko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan, Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA), Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretuaren 9. artikuluan (2008-01-26ko BOE) eta, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legean (1998-03-27ko EHAA); jendaurrean jartzen da honako instalazio hau, eta berarekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, SAU; egoitza: Axpeko Erribera 5, Erandio.

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bidez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira. Helburua da zuhaitzik gabeko eremua oraingoa baino handiagoa izatea, aipatutako linea elektrikoa eta haren adarrak pasa daitezen.

– Erreferentzia: RI 20-24062 / ATH-2013-72.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko Proiektuan bildurikoak, industria-ingeniari den Eneko Santamaria Franco jaunak sinaturikoa, 2013ko urrian.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Ormaiztegi, Idiazabal, Beasain, Olaberria, Lazkao, Ordizia, Arama, Altzaga, Itsasondo, Legorreta, Ikaztegieta, Tolosa, Alegia, Alzo, Hernialde, Anoeta, Urnieta, Irura, Villabona, Aduna, Andoain eta Hernaniko udalerrietan.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 293.820,14 euro.

Herri-onurako deklarazioa eta ingurumen-inpaktuarena eskatzen dira, hain zuzen ere aipatutako instalazioaren babes-eremuaren zortasuna handitze aldera.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kaleko 10.ean, Donostian) edo dagokion udaletxean proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana nornahik azter ditzan, eta bestetik, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik harako hogeita hamar eguneko epean erreklamazioak (bi ale) aurkeztu daitezen.

Donostia, 2014ko urtarrilaren 21a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala