Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
582

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 538/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 538/12, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Durangoko Zubiaurrea 2 eta 4 jabekideen komunitatea.

Abokatua: Jone Achotegui Eizaguirre.

Prokuradorea: Asategui.

Demandatua: Safra Proyectos y Cimentaciones, S.L.

Gaia: diru-kopuru bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan epaia eman zen 2014-01-16an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Baietsi egiten da Durangoko Zubiaurrea 2 eta 4 jabekideen komunitatearen izenean aurkeztutako demanda, Safra Proyectos y Cimentaciones, S.L.ren aurkakoa. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut demandatzaileei hamaika mila zortziehun eta berrogeita hamar (11.855) euro ordaintzera, gehi 2013ko ekainaren 17tik sortutako legezko interesak eta PZLren 576. artikuluan aipatutako prozesuko interesak, epai hau ematen denetik sortutakoak. Kostuak ere alderdi demandatzaileak ordaindu beharko ditu.

Safra Proyectos y Cimentaciones, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka, apelazioko errekurtsoa jar dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Durango (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 21a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala