Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
577

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 1523/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan 1523/13 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.), Angel Acedo Lancharro eta Petra Garcia Pizarro jaun-andreek eskatuta, honako finka hauen traktuari berriz ekiteko jabari-espedientearen gainean:

Etxebizitza, III A motakoa, Bilboko Otxarkoaga auzoan dagoena, Lozoño kaleko 26an (egun, 4. eskuinean), 11. blokeko 4. ateko 4. solairuko eskuinean. Bilboko 12 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: Begoñako 38695 finka-zenbakia, 1652. liburukia, 918. liburua, 133. folioa.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu, eta beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten.

Halaber, dei egiten zaie Luisa Godoy Garcia, Antonia Godoy Garcia, Isabel Godoy Garcia, Carmen Godoy Garcia, Ana Godoy Garcia eta Manuela Godoy Garcia andreei –non bizi diren ez dakigu-eta–, lehenago aipatutako epean espedientean agertu, eta beren eskubideari komeni zaiona alega dezaten.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko urtarrilaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala