Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
569

IRAGARKIA, Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen 2013ko azaroaren 29ko Erabakiarena, non «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskainitako zerbitzuen prezio publikoak ezartzen diren.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordeak 2013ko azaroaren 29an egindako bilkuran, beste erabaki batzuen artean, «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak ezartzea erabaki zuen. Prezio publikook ondoko hauek dira:

1.– Miramar Jauregiko lokalen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Aretoak segidan bi egun baino gehiagorako eskatzen badira, hirugarren egunetik aurrera prezio publikootan % 7ko deskontua egingo da, eta bosgarrenetik aurrera % 15ekoa, hasierako prezio eta jardunaldiarekiko.

2.– Ikus-entzunezko baliabideen alokairuagatik:

(Ikus .PDF)

Ikus-entzunezko baliabideak egun bat baino gehiagorako erabiliz gero, prezio publikook % 25eko deskontua izango dute, bigarren egunetik aurrera.

3.– Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako prezio publikoei indarrean dagoen Balio Erantsiaren gaineko Zerga aplikatuko zaie.

4.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoen % 30, gutxienez, ordainduko da zerbitzua bera eskatzen denean. Gainontzeko prezio publikoa zerbitzua ematen hasi baino lehenago ordainduko da.

5.– «Miramar Jauregia» Kontsortzioak eskaintzen dituen zerbitzuen prezio publikoak honako era hauetakoren batean ordaindu beharko dira:

a) Finantza-entitateetako txeke edo taloien bitartez.

b) Finantza-entitateetako transferentzia bidez.

Donostia, 2013ko azaroaren 29a.

Donostiako «Miramar Jauregia» Kontsortzioa kudeatzen duen Fundazioaren Zuzendaritza Batzordearen lehendakaria,

CRISTINA URIARTE TOLEDO


Azterketa dokumentala