Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
304

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Lur Maitea elkarteari ebazpen-proposamen bat jakinarazteko dena. Ebazpen-proposamen horren bidez, Derioko udalerriko (Bizkaia) San Isidro auzoko 30. zenbakian zegoen hondakindegiko partzelaren I. faseari dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da.

Ingurumen-organoa, Derioko Udalak eskatuta, Derioko udalerriko (Bizkaia) San Isidro auzoko 30. zenbakian zegoen hondakindegiko partzelaren I. faseari dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena emateko prozedura bideratzen ari da, betiere, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak xedatutakoaren arabera.

Prozedura horren barruan, Lur Maitea elkartea interesduna da (helbidea: Mikel Zarate 6, solairuartea, Sondika). Elkarte horri ebazpen-proposamen bat jakinarazteko ahaleginak egin dira. Ebazpen-proposamen horretan, aipatutako partzelaren lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena ematen da, gehienez ere 15 eguneko epean bidal ditzaten egoki ikusten dituzten gogoetak.

Proposamen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzea erabaki da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Interesdunak, argitalpenetik zenbatzen hasita hogeita hamar eguneko epean, sail honetan agertu beharko du bidezkotzat hartzen dituen agiriak eta justifikazioak alegatu eta aurkezteko.

Iragarki hau argitara ematen da, interesdunak horren berri izan dezan eta banakako jakinarazpen gisa har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 19a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.


Azterketa dokumentala