Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2014ko urtarrilaren 22a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
289

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «277/2010 Dekretua, azaroaren 2koa, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dituena, larrialdiei aurre egiteko».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuan (dekretu horren bidez, Larrialdiei aurre egiteko, zenbait jarduera, zentro edo establezimenduren autobabes-betebeharrak arautzen dira). Dekretu hori 2010eko abenduaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 238. zenbakian. Ondorioz, zuzendu egiten dira:

22.4 artikuluan, euskarazko bertsioan, 2010/6090 (18/45) orrialdean,

Honela dio:

«...interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea ez dela aintzat hartu».

Baina honela esan behar du:

«... interesatuek pentsa dezakete beren eskabidea aintzat hartu dela».


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana