Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2014ko urtarrilaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
208

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 641/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Palmira Martínez Alonsok, Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko epaitegiko idazkari judiziala naizen aldetik,

Fede ematen dut:

2013ko azaeroaren 22an, María José Galindo Oleak, epaitegi honetako epaile magistratua denak, epaia eman du 641/13 hitzezko judizioan.

Soule Camara demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegiko iragarki-oholean ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2013ko abenduaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana