Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

240. zk., 2013ko abenduaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA
5508

IRAGARKIA, berritzeko prozedura arrunta irekitzeari buruzkoa.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, urriaren 29ko 433/2013 Dekretuaren 6.2 artikuluari jarraituz, berritzeko prozedura arruntaren irekitzearen berri ematen du, eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluan eskatzen den ordezkagarritasuna duten enpresa- eta sindikatu-erakunde eta -konfederazioei eta aipatu legearen 4. artikuluan jasotzen diren erakundeei, organizazioei, entitateei eta elkarteei jakinarazten die ezen batzordekideak izendatzeko duten eskubidea gauza dezaketela, betiere honako esleipen honen arabera:

a) Ordezkagarritasun handiena duten sindikatu eta sindikatu-konfederazioen ordezkari gisa, zortzi pertsona. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egiaztapenaren arabera, honela banatuta:

– ELA: 3 pertsona.

– CC.OO.-Langile Komisioak. 2 pertsona.

– LAB: 2 pertsona.

– UGT: pertsona bat.

b) Enpresa-konfederazioen ordezkari gisa, zortzi pertsona.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore, erakunde, entitate edo elkarte bakoitzeko ordezkari gisa, pertsona bat:

1) Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak.

2) Aurrezki-kutxak eta finantza-erakundeak.

3) Kooperatibak.

4) Lan-sozietate anonimoak.

5) Arrantza-erakundeak.

6) Nekazaritza-erakundeak.

7) Kontsumitzaileen organizazioak.

8) Gizarte-ekintzaren arloko hirugarren sektoreko organizazioak.

Ordezkarien izendapena martxoaren 18a baino lehen aurkeztu beharko da, eta organizazio, konfederazio, erakunde, entitate edo elkarte bakoitzari dagozkion batzordekide adina izen –titularrak eta ordezkoak– eman beharko dira.

Horretarako eskubidea duen organizazio, konfederazio, erakunde, entitate edo elkarteren batek ez baditu dagozkion ordezkariak ezarritako epean izendatzen, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5.1.a) artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bilbao, 2013ko abenduaren 4a.

Idazkari nagusia,

FRANCISCO JOSÉ HUIDOBRO BURGOS.


Azterketa dokumentala