Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

236. zk., 2013ko abenduaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5394

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, argitara ematen da lanpostuen zerrendako aldaketek zein maisu eta maistrari eragiten dioten zehazteko prozeduraren ondorioz lortutako behin betiko zerrenda.

Lanpostuen zerrenda eskolatzeko eskaeran eragiten duten faktoreen azterketatik abiatzen da, eta matrikulan eta hezkuntza-maila bakoitzaren curriculumaren edukian oinarritzen da. Horregatik, lanpostuen zerrendak hezkuntza-sistemak oro har dituen beharrak islatzen ditu. Ondorioz, lanpostuen zerrenda funtsezko oinarria da, langileen arloan, hezkuntza-sistema antolatu eta arrazionalizatzeko.

Urtero gorabeherak sortzen dira ikasleen guztizko matrikulazioan, irakasteko hizkuntzari buruzko gizarte eskaeran, eta baita, finean, hezkuntza plangintzan eragiten duten gainerako faktoreetan ere. Gorabehera horiek eragin zuzena dute irakasleek duten behin betiko lanpostuetan. Hori dela eta, hezkuntza administrazioak, araututako prozedura bati jarraituz, aldaketok nori eta nola eragingo dioten zehaztu behar du.

Apirilaren 16ko 81/1996 eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuetan jarraitu beharreko irizpideak ezarri ziren, kasu bakoitzean ematen den aldaketa mota definitzeko, parte-hartzaileak ordenatzeko eta horietako nori eragiten dion zehazteko.

2013-2014 ikasturtean jarraitutako prozesuari dagokionez, hona egindakoa:

– 2013ko azaroaren 12ko 444/2013 Dekretua argitaratu zen. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren lanpostu-zerrendak onartzen dira Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Helduen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, patronatuetan eta lurralde-ordezkaritzetan 2013-2014 ikasturterako.

– Ikastetxeei dokumentazioa bidali zaie, lanpostuei buruzko azalpenen eta behin betiko lanpostua duten irakasleen berri emateko.

– Prozesuan ari diren langileei batzarretara deitu zaie eta batzarrak burutu egin dira, aldaketek eta berradskripzioek nori eragingo zioten zehazteko.

– Sortu den dokumentazioa berrikusi da.

Beraz, prozesuaren emaitza Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea dagokigu orain. Dena den, lurralde-ordezkariek erabaki indibidualak eman ditzakete, langileak beste lanpostuetara adskribatzeko edo haiei lanpostua uztarazteko, beti ere ebazpen honek dioenari jarraiki.

Horregatik guztiagatik, hona hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, ebazpen honen eranskin gisa, 2013ko azaroaren 12ko 444/2013 Dekretuaren bitartez lanpostuen zerrendetan egindako aldaketek nori eragiten dioten zehazteko prozeduraren emaitza. Horrek 2013-2014 ikasturtearen hasieratik izango ditu eraginak.

Ebazpen honen eta eranskinaren bidez argitaratzen diren zerrenden aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 29a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

ERANSKINEAN ERABILI DIREN LABURDUREN KODEAK

ALDIA:

1.1: ezabatzeak.

1.2: Hizkuntza-Eskakizunaren (HE) aldaketak.

1.3: ferrigortasun-dataren aldaketak.

2.1: lanposturik gabeko maisu-maistren berradskripzioa.

2.2: lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa.

2.3: lanposturik gabeko edo lanpostuaren baldintzak betetzen ez dituzten maisu-maistren berradskripzioa (2.3.II.), behin-betikoen berradskripzioaren (2.3.I.) ondorio dena.

2.4: ondo adskribaturiko behin-betikoen berradskripzioa.

2.5: aurreko prozesuetan lanpostua kendu egin zitzaienen berradskripzioa.

FZ: finkatze zuzena.

BT: lanpostuen baterabiltzea.

ZT: ikastetxeen zatiketa.

BE: bat egitea.

OHARRAK:

BERE: lanpostu berezia.

IBIL: lanpostu ibiltaria.

ZIA: zereginen ikaskuntzako atalak.

EPEA: lanpostuaren HE gainditzeko epea bete izanagatik ezabatzea.

ADSKRIPZIO-MOTA:

B: ongi adskribatuta-esleituta.

P: HE2 betetako lanpostuetan IGArekin aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

E: HE betetako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

T: HE atzeratutako lanpostuetan HErik gabe aldi baterako ongi adskribatuta-esleituta.

H: gaizki adskribatuta-esleituta.

S: lanposturik gabe.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala