Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5354

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren zenbait ebazpen jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, ukatu egiten da 2013. urteko laguntza-eskabideetarako Ordainketa Bakarreko Eskubideak lagatzeko baimena.

Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honako hau ohartarazten zaie:

– Zuen eskura daude jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hartzaileak:

Jesus Maria Fernandez de Labastida Angulo

Resurrección Llaguno Setien

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala