Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5351

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko irailaren 12ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, bide gabe ordaindutako dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzultzeko beharra adierazten da, 2010eko kanpainako «ordainketa bakarraren» jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean ordaindutako laguntza dela-eta.

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Jakinarazitako egintzaren eduki guztia ezagutu eta ezagutza horren berri jasota uzteko, Alazne Meabe Zarandona andreak hamabost egun izango ditu iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan ager dadin (Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 11.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala