Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5348

EBAZPENA, azaroaren 21ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, zeinaren bitartez museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzen baita.

2013ko ekainaren 25ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko 2013ko diru-laguntzak emateko modua arautu eta deitzen da.

Aginduaren 17.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, interesdunek horren berri izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Aginduaren babesean onuradun-zerrenda argitara ematea. Datu horiek eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunek horren berri izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen honetan aurreikusi ez den guztirako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala