Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5347

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 15ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean material arkeologikoak edota paleontologikoak inbentariatzeko diru-laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Ikusi da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abuztuaren 2ko Agindua, 2013. urtean material arkeologiko edota paleontologikoak inbentariatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena, eta diru-laguntza horiek emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 14. artikuluaren arabera, aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio-batzorde bat osatuko da, eta batzorde horretako kideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013. urtean material arkeologiko edota paleontologikoak inbentariatzeko diru-laguntzak emateko osatuko den balorazio-batzordearen kideak izendatzea, eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria.

María José Arostegi Irastorza, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Euskal Kultura Ondarearen Zentroko arduraduna.

Dona Gil Abad, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Kultura Ondarearen teknikaria.

Idazkaria: María Teresa Izquierdo Marculeta, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Kultura Ondarearen teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 15a.

(José Ángel María Muñoz Otaegi, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea, bertaratzea ezinezko izateagatik, apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz).

Kultura Ondarearen zuzendaria,

IMANOL AGOTE ALBERRO.


Azterketa dokumentala