Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5346

EBAZPENA, 2013ko urriaren 24koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena eta diru-laguntzak ematea ebazten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2013ko uztailaren 30eko Aginduak EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei 2013-2014 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak eskaintza partzialean irakasteko baimena ematea eta horiek finantzatzeko diru-laguntzen programa arautzen du (2013ko irailaren 2ko EHAA).

Ebaluazio-batzordeak, aipatutako uztailaren 30eko Aginduaren 14. artikuluak ezartzen dituen irizpideetan oinarrituta, ikastetxeek aurkeztutako prestakuntza-ekintzak aztertu eta proposamena egin zuen. Proposamen hori ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea eta prestakuntza-ekintza horiek antolatzeko eta garatzeko dagokien diru-laguntza ematea.

Bigarrena.– II. eranskineko zerrendan ageri diren ikastetxeei bertan zehazten diren prestakuntza-ekintzak egiteko baimena ematea diru-laguntzarik gabe, aurrekontu-kreditua agortu delako.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Lanbide Heziketako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 24a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala