Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5344

AGINDUA, 2013ko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Astigarragako (Gipuzkoa) «Norberto Almandoz» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen eskaria.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren, eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera Biola espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari:

Kode-zenbakia: 20009317.

Izen espezifikoa: «Norberto Almandoz».

Titularra: Asociación Escuela de Música Norberto Almandoz.

Helbidea: Santio Zeharra, 8.

Udalerria: Astigarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1., 2. eta 3.a.

● Adarra:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, perkusioa, klarinetea, txirula, tronpeta, saxofoia eta biola.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.

– Bertakoak: txistua, trikitixa, alboka, panderoa, dultzaina eta txalaparta.

– Zenbait joera: perkusioa, bateria eta atabala.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 22a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala