Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5341

1361/2013 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzeko dena.

Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia 2013ko uztailaren 4ko EHAAn (127. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 23ko 833/2013 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitaea»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Miguel Hernández Fernández jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miguel Hernández Fernández jauna izendatzea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala