Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

233. zk., 2013ko abenduaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5339

1300/2013 EBAZPENA, irailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Jose Ignacio Landaluce Lauzurica jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko izendatzeko.

Aztertu dugu Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia, zuzendaritza nagusi honen uztailaren 8ko 1024/2013 Ebazpenaren bitartez argitaratu zena, 2013ko uztailaren 31ko EHAAn (145. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Jose Ignacio Landaluce Lauzurica jauna deitutako lanpostuaren profilerako egokia da eta bertan jarduteko behar den prestakuntza du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Jose Ignacio Landaluce Lauzurica jauna Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2013ko irailaren 2tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala